AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES

AUDIENCE  |  KATALOGOA

2015

bidehuts

 

ekoizlea : josé lastra

tio pete estudioa - urduliz, bizkaia

 

‘jai alai blues’ (gorka bilbao, berde produkzioak, 2015) filmaren soinu banda

bh027

cd: 12€

 

erosi

TRACK LIST:

 

01. Jai alai blues (01:58)

02. Dania funky groove (04:21)

03. Angelito's mood (02:57)

04. Jai alai journey (00:37)

05. Cuban jai alai (01:18)

06. Herri txikiko doinua (02:08)

07. Mexican jai alai (03:34)

08. Song for the gambler (01:32)

09. Dania funky-tonky (03:18)

10. Frontoian entsegu (01:41)

11. Dania starks (01:29)

12. Second handed violin (01:51)

13. Suena el palacio de los gritos (02:28)

14. Berenson affair

      song for gamblers (03:17)

15. Greba (08:32)

JAI ALAI BLUES

“Nola izan liteke zesta punta (Jai Alai) bezalako kirol bat hainbat eta hainbat herrialdeetara zabaldu izana? Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak kirol honen historiaren lekuko izan dira.

 

JAI ALAI BLUES dokumentalak (Zuz: Gorka Bilbao, BERDE Produkzioak, 2015) zesta puntaren historia sinestezina kontatzen digu mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alairen historiaren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoietan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean… urte oparoen distirak ez zuen betirako iraun.

 

AUDIENCE-en bigarren soinu banda honetan, taldeari JAI ALAI BLUES dokumentalaren geruza ezberdinetan murgiltzea egokitu zaio. Munduko hainbat herri eta gertaera historiko girotuz, arrakastak eta porrotak, tentsioak eta baretasunak, kirolaren epika eta negozio nahasiak… konpas kontrajarri bakoitza filmaren irudietan josiz, proiektu honetan AUDIENCE-ek zehaztasunez hartzen ditu bere gain ikuslearen kokapenerako garraio lanak. Epe motzean, lehenago AMERIKANUAK lanarekin egin zuten bezala, AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES zuzeneko emankizuna ere izango dugu ikusgai.”

ENTZUN AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES

http://open.spotify.com/album/3hQEfzmPq3y9KgkWMOGGZH

<< KATALOGOA

AUDIENCE PLAYS JAI ALAI BLUES

Berde Produkzioak

Zuzendaria : Gorka Bilbao

2015

 

TELEFONOA

(-0034) 620 142 258. Ager.

www.weareaudience.com

E-MAIL

info@weareaudience.com