MISTRESS GAMES

AUDIENCE  |  KATALOGOA

2013

bidehuts

 

ekoizlea : kaki arkarazo

 

garate studios, andoain, gipuzkoa.

 

SS-459-2013

bh025

7″ + cd + download 10€

 

erosi

TRACK LIST:

 

1. Overture (0:23).

2. When i rule the world (4:16).

3. A band's choices (3:17).

4. Buruko bazterrak (5:10).

5. Last one of a kind (3:00).

6. Everything will turn out all right (3:53).

7. Fool's blues (4:57).

MISTRESS GAMES

Badirudi ez dela hain erraza proiektu bat non hasi eta non bukatzen den jakitea. Audiencekoek aspaldi egin diote uko bilaketa horri behintzat; bideari ekinez egiten ikasi dute. Oraingoan ‘Mistress Games' dakarkigute, hurrengo zerbaiten abiapuntu badenaren susmo nabarmenari josia gainera.

 

Planak badira, txikiak asko eta handi gutxi batzuk ere. Pausuak eman ahala ibilbideko osagaiak aldatuz doaz ordea, eta asmoen irudi horrek eraldatzen dihardu. Baldintza horietan emaitzetara heldu beharrak dakarren larritasuna gaindituta, bidea bera ibiltzea da Audiencekoek guzti honetan jarraitzearen arrazoi bakarra. Musikaren inguruko ohituretan aldaketak bizi ditugula diote batzuek, eta musikak beti bezain arin dihardu, eraikitzen duten soinuek bezain arin gutxienez. Zerk bihurtzen ditu ba horren desberdin binilo bat jartzea, sarean bideoz bideo aritzea edo kotxean irratia entzutea?

Testuinguru honetan ‘Mistress Games'-ek euskarrien inguruko jokoa proposatzen digu: 7''-tako biniloa, CD-a eta udararte eskuragarri izango ez den abesti baten deskargarako kodea jaso dituzte bilduma bakarrean. 7 kantuokin beraien seigarren lan luzerarteko ibilbidea elkarrekin egitera gonbidatzen gaituzte.

 

‘Mistress Games' neurriz lan ertaina den arren, Audience bere txikitasunean handi azaldu zaizkigu berriro ere, eroso, handikerian txiki agertzetik urrundu nahian edo. 12 urte dira jada lehen aldiz batu zirela, eta bada oraindik ikusmina lan berri baten aurrean. Lehen aldia ote dirudi... berriz ere? Gutariko batzuentzat horrela da bai, eta itxurak egiten hasteko berandu da jada.

ENTZUN MISTRESS GAMES

https://open.spotify.com/track/0Xh8rpiatVoBTfsfvsZ6DZ

<< KATALOGOA

MISTRESS GAMES / BIG AFFAIR

Aurkezpen Bideoa

Berde Produkzioak

2013

 

 

TELEFONOA

(-0034) 620 142 258. Ager.

www.weareaudience.com

E-MAIL

info@weareaudience.com